logo-amaia

Amai
Studio

BLOG

Etxea txukuntzea gutxi balitz, bizimodua ere antolatzen duen metodoa

Zure etxebizitzan dauden objektu guztien artean zenbat erabiltzen dituzu? Seguraski heren bat ere ez… Beraz, Konmari metodoa erabiliz objektu guzti hauen artean zein gorde eta zein botatzeko teknika erabilgarria landuko dugu.

Etxebizitza batean pilatzen diren arropa, liburu eta gainerako objektuen artean, dugun guztiaren %30a besterik ez dugu ezagutzen. Txukuntze prozesu hori egitea aldiz ez da batere erraza izaten, eta zeregin horretan Marie Kondoren metodoa erabiltzea irtenbide garbia izan daiteke. Konmari metodoa, duela urte batzuk sortu zuen Marie Kondo japoniarrak. Guzti honen helburua etxea nola garbitu nahiz gauzak antolatzeko azalpenak ematea izan da, honetarako 2011ean liburua argitaratu eta 30 hizkuntzetara itzuliaz. Hau honela izanik, emakume japoniar honek izugarrizko ospea lortu du mundu guztian.

Jakingo duzuenez, emakume honek etxebizitza antolatzeko duen metodoaren jarraitzaile amorratua naiz, eta guzti honi buruz gehiago jakin ahal izateko, japoniarrak Londresen emandako ikastaro batean izan nintzen. Guzti honekin nahiz urteen zehar eta esperientziak emandako ezagutzarekin, Zarautzen irekitako estudioan aurki nazakezu. Orain ordea, Marie Kondoren metodoari buruz pixkat gehiago azalduko dizut.

Konmari metodoa

Etxebizitza batean soberan ditugun objektuak zaborretara bota edo gordetzerako garaian, hainbat fasetako prozesua egiteko dio metodoak. Egokiena, fase guztiak jarraian egitea da Guzti honetarako, gauza bakoitza esku artean dugula, zoriontasuna ematen digun edo ez galdetu behar diogu geure buruari.

Lehen objektua arropa izango da. Guztia armairutik atera eta dagoen kopuruarekin txundituta geratu eta dugun guztiaz jabetu ondoren benetan behar duguna gorde eta gainontzekoa baztertuko dugu. Arroparen ostean, liburuen txanda da; aldiz kasu honetan ez dugu kopuru jakin bat gorde behar, zoriontsu egiten gaituzten haiek baizik.

Guzti honekin amaituta, komono izena ematen zaio multzoarena egingo dugu. Beste objektuak biltzen ditu komonoak: sukaldeko lapikoak edo komuneko makillajea adibidez. Prozesua bukatzeko, nire iritziz zailena denari jarriko diogu eskua, etxean aurkitzen diren artikulu sentimentalen multzoari: albumak, argazkiak, bitxiak nahiz beste edozein bitxikeri.

Hala ere, ezer egiten hasi aurretik garrantzitsuena norberak Konmari metodoa zergaitik egin nahi duen jakitea da. Batzuk etxebizitzara iritsi eta bakean sentitzeko, beste batzun janaria prestatzen hasi aurretik sukalde txukuna edukitzeko, nahiz goizetan azkarrago janzteko. Arrazoia dena dela, ziurtasunez jokatu beharko dugu.Onurak

Etxebizitza txukun edukitzeak azken finean bizitza ematen digu. Nik pertsonalki amaren etxean eta nirean egin dut garbiketa Marie Kondoren liburua irakurri ostean eta honen ostean txukuntzen igarotzen nuen denbora irabazi dut. Lehen, larunbat arratsalde osoa logelako gauzak bere lekuan jartzen pasatzen nuen. Orain askoz azkarrago egiten ditut lan guztiak, etxea txukun dugunean, beste energia mota bat transmitituz. Antolaketak lasaitasuna ematen digu eta desordenak, berriz, estresa sortu. Gainera, haurrek ere prozesuan parte hartu dezakete, txiki txikitatik ohitura egokiak ikasiz.

Etxean gutxi balitz, kalean ere

Norberaren etxea garbitu nahiz txukuntze prozesu hori ere gure egunerokotasunera eraman dezakegu. Niri adibidez beldurra ematen zidan nire txokoa irekitzerabaina Konmari metodoa egin ostean Aurrera pausoa ematea erabaki nuen. Eta ez nik bakarrik, Londreseko ikastaroan geunden gehiengoek ere, horietako batzuk operan abestea alde batera utzi edo dibortziatuz, besteak beste. Eta zu, animatzen al zara prozesu honi hasiera ematera?

Guzti honi buruz gehiago irakurri nahi baduzu, sakatu hemen.

Sobre mí

blog-amaia

Amaia Elias

Soy diseñadora de interiores y experta en el método Konmari y Montessori. He creado una metodología de trabajo con el que analizo las pertenencias, necesidades y manías de mis clientes y sus hijos para adaptar su nuevo hogar a su estilo de vida ideal.

Conóceme algo más

Sígueme en:

Suscríbete a mi lista de correo

¡Recibe la guía de regalo y noticias interesantes directamente en tu bandeja de entrada!

Categorías

Post Recientes

Buscar

Buscar
Cerrar este cuadro de búsqueda.
Scroll al inicio