Close
back to top

Erabateko eraldaketa egitea da etxea amesten duzun bizimodura egokitzeko modu bakarra.

Aukeratu zoriontsu egiten zaituena eta zure etxea diseinatuko dut

Pentsatzen jartzen bazara, zure etxe berria nolakoa izatea nahi duzun jakiteak konplikatua dirudi. Aldiz, maite duzuna aztertzen badugu, zure etxeak nolakoa izan behar duen jakitea lortuko dugu.

Hausnartu momentu batez… Zenbat aldiz ireki duzu aldizkari bat eta “nik horrelako etxea nahi dut” pentsatu?

Eta esango banizuke, aldizkariko etxea izatea eta, are gehiago, hura txukun mantentzea posible dela?

Desordenatua zara, ez dio axola. / Planoak ez dituzu ulertzen, ez dio axola. / Ez duzu garbi oraindik zer nahi duzun, ez dio axola.

Guztiaren gakoa da… ordenatzea, erreformatzea , dekoratzea.

ZURE BIZIMODUAN OINARRITUTAKO ERALDAKETA OSOA EGINEZ BAKARRIK LORTUKO DUZU HAU GUZTIA:

01

Zerk egiten zaituen zoriontsu jakitea.

Jabegoan dituzun objektuen jakitun izango zara eta askoz errazago erabakiko eta antolatuko duzu espazioa.
02

Etxe-aldaketa oso erraza izango da

Kaxa bakoitza izendatu ahalko duzu etxe berrian izango duen lekuaren izenarekin; horrela, hara heltzean objektu bakoitza bere lekuan jarri eta kito.
03

Zure etxea antolatzeko tresnak

Gauza bakoitzak bere tokia izan dezan antolatuko gara. Leku jakin bat ez duten gauzak badituzu, edozein lekutan pilatzen joango zaizkizu.
04

Egunerokotasunera egokitutako etxea

Etxea praktikoa izango da. Mugikortasuna eta beharrezko espazioak aztertuko ditugu, bizitza errazagoa eta ordenatuagoa izateko.
05

3D 360º emaitza ikusteko

Estetika zure pertsonalitatearekin bat joango da, eta 3D-ari esker modu erreal batean ikusi ahalko duzu etxea eraldaketa hasi aurretik.
06

Desberdintasuna ezartzen duten xehetasunak

Dekorazioak zorionez beteko du zure etxea. Pinterest-eko argazki amestuen emaitza bera izango duzu azkenean.

Etxe eraldaketa egiteko asmoa duzu?

  • Diseinu proiektua
    Oinarrizko aukera
  • 1 Fasea

    Antolaketa prozesua planifikatzeko ebooka

    Bizimodua eta beharrak aztertzeko galdeketa

    Egungo egoeraren planoen ekoizpena eta neurketak

    2 Fasea

    Proiektu ideien mood boarda

    Eraldaketa egoeraren planoa distribuzio aukerak aztertzeko

    3 Fasea

    Antolaketa prozesuaren emaitzen azterketa

    Beharrei, bizimoduari eta distribuzio aukerei buruzko txosten zehatza

    Behin betiko planoetara iristeko egin beharreko aldaketak

    4 Fasea

    360ºko 3D-a

    Plano elektrikoak eta xehetasunak

    Altzarien zehaztapena eta sukaldearen eta biltegiratzearen planoa

  • Proiektu teknikoa
    Erdi-mailako aukera
  • Proiektu teknikoaren ekoizpena, Gipuzkoako Barne

    Diseinatzaileen Elkargo Ofizialak bisatua

    Obra baimena eta obra txikiaren proiektua

    Bizitzeko egokitasun baimena

    Jarduera baimenak

    *Zerbitzu hau Oinarrizko aukerarekin batera bakarrik har daiteke

     

    ZURETZAT EGOKIA…

    • Erabateko eraldaketa egin behar baduzu
    • Tekniko profesionala behar baduzu
    • Udaletxeak proiektu bat aurkeztea eskatzen badizu
  • Obra zuzendaritza
    Goi-mailako aukera
  • Gremioen aurrekontua

    Materialen aukeraketa

    Obraren jarraipena egiteko asteko bisita 1

    Gremioen egitekoaren gidaritza

    Instalazio puntuak markatzea

     

    ZURETZAT EGOKIA…

    • Obrarekin kezkatzea ez baduzu nahi
    • Gremioen atzetik ibiltzea ez baduzu nahi
    • Denek epeak betetzea nahi baduzu
    • Obrei buruz asko ez jakin eta laguntza behar baduzu

Etxe eraldaketa egiteko asmoa duzu?

  • Lortu zure
    doako azterketa
  • Amai Studion naukazu zure zain,

    konta iezadazu zure ametsa

    eta hura egi bihurtzeko

    nola lagundu zaitzakedan azalduko dizut.