Zure ametsetako etxea diseinatuko duen eta benetan behar duzunean inbertitzen lagunduko dizun barne diseinatzailearen bila zabiltza?
Zure etxea eraldatzea nahi duzu, lortu nahi duzun bizimoduaren arabera, erabilgarria eta txukuna izan dadin?
Galdera horri baietz erantzun badiozu, leku egokian zaude.
eskatu doako aholkularitza hitzorduaKaixo! Nire izena Amaia da, baina lagunek Amai laburdura goxoa erabiliz deitzen didate.
Pentsatuko duzu txikitatik txukuna izan naizela eta nire jostailuak kolorearen arabera gordetzen nituela, baina guztiz kontrakoa izan naiz.
Antolatua izatea erabateko aldaketa bati aurre eginez lortzen dela jakiteak atentzioa eman zidan. Hala ere, aldaketa prozesu hori eta gero antolaketa mantentzea jarraibide batzuen esku zegoela jakin nuenean animatu nintzen benetan metodoa probatzera.
Orduan konturatu nintzen galdera ez dela ea ordenatua zaren ala ez, baizik eta ea zenbat gauza dituzun eta gauza bakoitzak bere lekua duen.
Zorionez, ez zen mirarizko dieta horiek bezalakoa, astebete pasatakoan aspertu eta desordenara itzultzen zaren horietakoa. Bizimodu aldaketa izan zen; lana, etxea... dena birplanteatzen duzun aldaketa; amesten duzuna zer den jakiten laguntzen dizun aldaketa.
KonMarik dio aldaketa benetakoa izateko lortu nahi duzun bizimodu ideala irudikatu behar duzula. “Ideal” hitza subjektiboa denez, deskarga itzazu eraldaketaren aurretik eman beharreko pausoak jakiteko nire aholkuak eta “ideal” hori deskribatzen lagunduko dizut.
lortu nahi dudan bizimodua!
Etxearen eraldaketa aldaketa prozesutzat hartzen dut eta, aldaketa guztietan bezala, beldurra eman dezake, baina gure helburua garbi badaukagu, merezi du aldaketak. Nora iritsi jakiteko, zer daukagun jakin behar dugu, eta, egia esan, ez gara gure gauzen % 30aren jakitun ere.
Behar ez ditugun gauzak gordetzeko joera daukagu eta, horrela, gure gauzen nozioa galtzen dugu.
Sevillara oporretara joan eta puntuzko jertsea eramatea bezala da hau; oso ohikoa da “badaezpadako” hori. Ohitura horrek desagertu egin behar du gure armairuetatik. Ez gorde, badaezpada, erabiltzen ez dituzun galtzak edo oraindik kaxan gordeta dagoen haragia xehatzeko tresna. Horregatik, pareten kolorearekin edo sukaldearen itxurarekin pentsatzen hasi aurretik, garrantzitsua da ordena jartzea zure oraingo etxean.
eraldaketaren aurretik eman beharreko pausoak jarraitu eta dirua eta denbora aurreztuNire bezeroek diote…

Zure etxe berria eraldatzeko asmoa duzu?